top of page

Ahotsa

XABIER SALDIAS
1951. Azpeitia (Gipuzkoa).
Familian beti egon omen da kantatzeko joera: amak koru batean kantatzen zuen solista bezala, aitak baxua jotzen zuen eta ospakizun denetan kantuan bukatzen dute gaur egun ere.
Umetan Azpeitiko koruan hasi zen Xabier txikia, eta jesuitekin ikasten hango errondailan gitarra joaz kantatzen zuen. 18 urterekin arreba Olatzekin saio batzuk egin zituen abestiren bat grabatuz. 19 rekin Ormaiztegiko ZUBIS taldean hasi eta segituan azpeitiar jendearekin EGAN taldea sortu zuen gaur egun arte.
EGAN taldeko abestiak markatu dituen (eta markatzen jarraitzen dituen) ahotsa da Saldiasena, beti ere koru eta laguntza ezin hobeekin.


bottom of page