

IMANOL IRIBARREN

Teklatuak
1991. Andoain (Gipuzkoa).

Musika ikasketak Andoaingo musika eskolan hasi zituen, pianoa instrumentu nagusia izanik. Beranduago Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan jarraitu zituen; tartean beste instrumentu batzuk ikasteko aukera ere izan zuen: tronpeta, tronboia, akordeoia... Oraindik nahiko gazte zelarik pianoko goi-Mailako ikasketak burutu zituen Musikene kontserbatorioan. Hau amaitu ostean tronboiko erdi-mailako ikasketak eta Soinu teknikariarenak ere egin zituen. Behin hauek amaituta, gaur egun Musikenen berriro Jazz-tronboiko ikasketak burutzen ari da.
Ikasketak burutzen zituen bitartean, hainbat talde ezberdinetan jo izan du denbora librean. Horien artean ganbera-musikako taldeak, koroak, bandak, txarangak eta dantza taldeak; adibide bezala: Ostadar, Ingo al deu, Andoaingo Udal Banda, Hernaniko Udal Banda, Landarbaso abesbatza...
2013ko martxotik daukagu Imanol EGANen, Koldo Tarragona eta Ioana Ortegaren erreleboa hartuz. Bere bi teklatuekin sartzen dizkie jotzen dakizkien instrumentuetariko asko gure abestiei zuzenean gaudenean. Pluri-instrumental man dugu gure teklista!