


IDOIA URALDE
Ahotsa

1983. Villabona (Gipuzkoa).
Berak dioenez betidanik besarkatu izan du musikak. Txikitatik bere ahizpa Leirek etxean zuen pianoren soinuak inguratu ohi zuen, familia musikazale eta dantzazale bat aldean zuela, gazte garaietan biolina jotzen zuen amonatik hasita.
Musika ikasketak 6 urterekin hasi zituen, gerora pianoa eta biolina jorratuz, baina, gure Idoia ez zen hor geratu, Villabonako Eresargi Txiki abesbatzan kantatzen hasi zen Asier Vitoriaren zuzendaritzapean.
Pixkanaka-pixkanaka handitzen joan zen, eta 18rekin bere lehen karrera hastearekin batera gurekin plazaz plaza kantari hasi zen ere, 14 urte pasa dira jada eta bai bera bai gu, elkarrekin hazi gara, familia bat gara.
Hau gutxi balitz, 2010etik 2012ra bitarte bigarren artista lan bat irten zitzaion. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abeslaria izan zen ahotsa zuzeneko emanaldietara eramanez Xabier Zabalarekin batera, asko maite duen laguna. Lan pila-pila, patata tortilla! Baina neskatxa honek dena eramateko indarra eta gogoak dauzka soberan!
Eganekin zebilen bitartean Heziketa Berezia eta Logopedia ikasketak egin zituen eta hain desberdinak diren bi ogibideak gauzatzen ditu, irakasle lana abeslariarenarekin uztartuz, baina ez hori bakarrik! Zeinu hizkuntza ere badaki gure Idoiak! Eta orain bikoizketa aktoresarako prestakuntzak hasteko bidean dago. Horrez gain Pasaiako Big Band Orchestran ere kantari ibili da Xabierrekin batera.
Esaten duen esaldi batek oso ongi azaltzen du bere bizia: “Ez dut nire bizitza osoan soinu bandarik ez duen segundo bakar bat ere gogoratzen”.
Denerako denbora, energia eta gogoak dauzka neska honek! Zein proiektu eta bizipen berri ekarriko dizkio etorkizunak? Auskalo, baina egon ziur alaitasunez eta denerako duen positibotasunaz aurre egingo diela!